miércoles, 23 de marzo de 2016

ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK

ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK

Def. Zenbait elementu kimikok ekosistema bateko biozenosian eta biotopoan zehar egiten dituzten ibilbideei deritze.

KARBONOAREN ZIKLOA


1.Organismo autotrofoek CO2 atmosferikoa edo uretan disolbatuta dagoena hartzen dute, fotosintesiaren bidez, eta konposatu organiko bihurtzen dute.

2.Elikaduraren bidez, karbonoa kontsumitzaileengana pasatzen da.

3.Ekoizle zein kontsumitzaileen hondakin organikoak deskonposatzaileen mailara pasatzen dira.

4.Arnasketa zelularraren bidez, ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek materia organikoa erabili eta CO2 askatzen dute atmosferara.

5.Izaki bizidunen hondakin organikoen zati bat lurpean edo urpeko geruzetan metatzen da, eta denborarekin, erregai fosil bihurtzen da: esaterako, ikatza eta petrolioa.

6.Landare-biomasaren eta erregai fosilen erreketak CO2 askatzen du atmosferara.

7.Zenbait itsas organismok uretan disolbatutako CO2-a erabiltzen dute, kaltzio karbonatozko (CaCO3) oskolak eta eskeletoak osatzeko.

8.Denborarekin, oskol zein eskeleto hondakinak kareharri bihurtuko dira, CO2 erreserbarik handiena, hain zuzen ere.

9.Sumendi-erupzioek ere karbonoaren zati bat atmosferara askatzen dute CO2 gisa.

NITROGENOAREN ZIKLOA


1.Lurzoruko bakterio askeen multzo batzuek eta lekadunen sustraietan sinbiosian bizi diren bakterio batzuek, nitrogeno atmosferikoa hartu, eta landareek asimilatzeko moduko nitrato bihurtzen dute.

2.Elikadurari esker, ekoizleen konposatu organikoetako nitrogenoa kontsumitzaileengana pasatzen da, eta horiek beren proteinak eta azido nukleikoak osatzeko erabiltzen dute, bai eta energia-iturri gisa ere.

3.Izaki bizidunen iraizkinek eta haiek hiltzean osatzen diren hondakin organikoek nitrogenoa ingurunera itzultzen dute, eta han, lurzoruko bakterio nitrifikatzaileek nitrato bihurtzen dute. Hala, nitrogenoa ekoizleen eskura dago, berriro ere.

4.Zikloa amaitzeko, bakterio desnitrifikatzaileek lurzoruko nitratoak erabiltzen dituzte beren metabolismoan eta atmosferara itzultzen den N2 sortzen dute.

FOSFOROAREN ZIKLOA


1. Fosforo gehiena itsasoko harri sedimentarioetan dago. Harri horiek higatzean, fosfatoak askatzen dira, eta landareek erabili eta beren materia organikoan sartzen dituzte.

2.Elikadurari esker, fosforoa gainerako kate trofikora pasatzen da. 

3.Ekoizleak eta kontsumitzaileak hiltzean, haien hondakinak deskonposatzaileek deskonposatzen dituzte; horren ondorioz, fosfatoak ingurunera askatu eta landareek berriro ere erabiltzen dituzte.

4.Fosfatoen zati bat isurketa bidez iristen da itsasora. Han, fosforoaren zati bat, fitoplanktonera pasatzen da, eta hortik, gainerako kate trofikora.

5.Beste zati bat itsasoko animalien oskoletara eta eskeletoetara pasatzen da. Hondakin horiek jalki eta harri sedimentarioak sortzen dituzten sedimentuen zati bihurtzen dira. Harri horiek azalera itzul daitezke eta fosforoa zikloan sartuko da, berriro ere.


1.1

2 comentarios:

  1. J-Video Live Casino: NJVIP, JY-Video, And Vig, C-BX3
    J-Video 동두천 출장안마 Live Casino: NJVIP, JY-Video, And Vig, C-BX3 You 하남 출장샵 can see 영주 출장샵 that the casino site J-Video Live Casino has 포항 출장마사지 partnered with 전라북도 출장안마 JY-Video Gaming in a

    ResponderEliminar