DALTONISMOA
-Kolore berdea eta gorria -eta gutxiagotan, urdina eta horia- zuzen bereizteko zailtasuna da.
-X kromosomako gene azpirakor batek eragiten du (d).
-Gizonezko bat daltonikoa izan dadin, nahikoa da X kromosomak defektua eragiten duen genea izatea (XdY).
-Emakume bat daltonikoa izan dadin, beharrezkoa da gene azpirakor hori bi gurasoengandik jasotzea; hau da, homozigoto azpirakorra izan behar du emakume horrek (XdXd).
-Emakume heterozigotoek (XDXd), ez dute gaixotasuna izango, baina eramaileak izango dira; ondorengoei transmitituko diete.
HEMOFILIA
-Odola gatzatu ezinari deritzo.
-X kromosomako gene azpirakor batek eragiten du.
-Gizonezkoek soilik izan dezakete gaixotasuna (XhY), homozigotikoak hil egiten baitira enbrioi-garapenean zehar.
-Ez dago emakume hemofilikorik, hemofiliko izan zitezkeenak (XhXh ) jaio aurretik hil egiten baitira. Dena den, eramaileak izan daitezke (XHXh), eta gaixotasuna ondorengoei transmititu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario