Locus edo loci: gene batek kromosoma batean duen kokapenari deritzo.
Alelo: gene batek karaktere batekiko izan ditzakeen adierazpen desberdinei deritze. Orokorrean gene batek 2 alelo ditu eta kromosoma homologoetan leku berberean agertzen dira. Gametoek alelo bakarra jasotzen dute.
-Banako homozigotoak: banako batean, gen baten aleloak elkarren berdinak direnean, alelo horiek homozigosian daudela esaten da, eta banakoa karaktere horrekiko homozigotoa izango da. Adib. AA, aa, BB, bb
-Banako heterozigotoak: banako batean, gene baten aleloak elkarren desberdinak direnean, alelo horiek heterozigosian daudela esaten da, eta banakoa karaktere horrekiko heterozigotoa edo hibridoa izango da. Adib. Aa, Bb, ...
AA: Homozigoto gainartzailea. Kolore horia.
aa: Homozigoto azpirakorra. Kolore berdea.
Aa: Heterozigotoa. Kolore horia.
-Alelo gainartzailea: heterozigotoak diren banakoetan, fenotipoan agertzen den aleloari gainartzailea deritzo. Letra larriz adierazten da. Adib. ilarraren kolorearen kasuan, A aleloa, kolore horiari dagokiona da gainartzailea.
-Alelo azpirakorra: heterozigotoak diren banakoetan, fenotipoan agertzen ez den aleloari deritzo. Letra xehez adierazten da. Adib. ilarraren kolorearen kasuan, a aleloa, kolore berdeari dagokiona da azpirakorra.
-Fenotipoa: organismo batek adierazten dituen karaktereen multzoa, behagarriak direnak, ikusten ditugunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario