UGALKETA ASEXUALA
-Organismo batek hartzen du parte eta organismo horiek bere kopia zehatz zehatzak sortzen dituzte, informazio genetiko bera izango dutenak.
-Ez dago gametoen beharrik.
-Protozooak, algak eta onddoak sexugabeko ugalketaren bidez ugaltzen dira. Zenbait animalia eta landareek ere ugalketa mota hau dute, sexu bidezkoa egin ezin dutenean.
-Ugalketa asexual motak:
a) ERDIBIKETA (Bakterioak, protozooak)
b) GEMAZIOA (Hidra, belakia...)
c) ESPORULAZIOA (Onddo, alga, goroldio, iratzeak)
d) ZATIKETA (algak, zelenteratuak,zizareak)
Hidraren ugalketa asexuala
Planariaren ugalketa asexuala
-Bi organismok(arra eta emea) hartzen dute parte, bakoitzak gameto bana edo gehiago emango dituzte.
-Espezie gehienetan gametoak 2 mota:
a) gameto emea: obulu edo oosfera (landareetan)
b) gameto arra: espermatozoidea edo anterozoidea (landareetan)
-Gametoen sorrera:
a)Animalietan: gonadetan (obulutegiak eta barrabilak)
b)Landareetan: gametangioetan
-Dimorfismo sexuala: espezie beraren barruan arrak eta emeak ezaugarri morfologiko desberdinak izatea, eta ondorioz, itxura desberdina izatea.
-Ernalketan, gameto haploideek bat egin eta zigoto diploidea sortzen da.
-Partenogenesia: banakoak ernaldu gabeko obulutik sortzea (erleetan).
Barraskiloen (hermafroditak) sexu bidezko ugalketa
Itsas zaldiren sexu bidezko ugalketa
No hay comentarios:
Publicar un comentario