MUTAZIOAK
Def: organismo baten ADNan ausaz gertatzen diren aldaketak dira mutazioak.
Ondorioak: - aldakortasun genetikoa eragitea
- espezieen eboluzioa eragitea
MUTAZIO MOTAK
1.Banakoarengan duten efektuaren arabera:
-Kaltegarriak: banakoaren biziraupena eragozten duten mutazioak dira. Oinarrizko egiturei kalte egiten badiete, hil ere egin daiteke.
-Onuragarriak: banakoei bizirauteko aukera gehiago eman eta populazioaren aldakortasun genetikoa eragiten dute.
-Neutroak: banakoaren biziraupenean inolako eraginik ez duten mutazioak dira; hots, ez dute ez eragin positiborik ez eragin negatiborik.
2. Kaltetutako zelula motaren arabera:
-Somatikoak: zelula somatikoei kalte egiten dieten mutazioak dira Lesio edo gaixotasun larriak eragin ditzakete; esaterako, minbizia. Zelula somatikoetan gertatzen direnez, mutazioak ez zaizkie ondorengoei transmititzen, beraz, ez dira heredagarriak.
-Germinalak: gametoei eragiten dieten mutazioak dira. Mutazio horiek ez dira banakoan adierazten, baina etorkizuneko belaunaldiek hereda ditzakete.
3. Kaltetutako material genetikoaren hedapenaren arabera:
-Genikoak: genen jakin baten nukleotido sekuentzian aldaketak eragiten dituzten mutazioak dira.
-Genomikoak: espezie baten kromosoma kopurua aldatzea eragiten duten mutazioak dira.
-Kromosomikoak: kromosomen barne-egituran aldaketak eragiten dituzten mutazioak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario