viernes, 22 de enero de 2016

INFORMAZIO GENETIKOAREN ADIERAZPENA

INFORMAZIO GENETIKOAREN ADIERAZPENA. PROTEINEN SINTESIA.

- Proteinak, aminoazido izeneko monomeroak konbinatzean sortzen diren makromolekulak dira. 20 aminoazido daude, eta proteina bakoitzean kopuru eta orden desberdinean aurkitzen dira.

- Azido nukleikoak eta proteinak modu desberdinean kodetuta daude. Azido nukleikoak (ADN) 4 letraren bidez (A,T,G,C) adierazten dira. Proteinek aldiz, 20 aminoazidoak erabiltzen dituzte oinarrizko unitatetzat.

- ADNaren barruan dagoen informazioa hirukotetan antolatuta dago, hirukote bakoitza 3 nukleotidoen arteko konbinaketa delarik.

- ADNaren baitan dauden geneek, ez dute zuzenean proteina bat sintetizatzen, horretarako beharrezkoa da ADNaren barruan hirukotetan antolatuta dagen informazio genetikoa deskodetzea. Prozesu hau aurrera eramateko, ARN molekula beharrezkoa da.

- ADNaren informazioa 2 fasetan deskodetzen da:

  1. Mezuaren transkripzioa: (nukleoan)

      * Def: ADN molekula baten barruan dagoen informazio genetikoa ARNm molekula batean kopiatzea da.

      * Zelula eukariotoetan nukleoan gertatzen da.
   
      * ADNzko helize bikoitza ireki egiten da, eta kate bakoitza ARNm molekula bat sintetizatzeko moldea izango da.

      * ARNm molekula, baseen osagarritasunaren arauei jarraituz sintetizatzen da. Kontuz! Adeninaren (A) base osagarria, uraziloa (U) izango da eta ez timina (T).





 2. Mezuaren itzulpena: (zitoplasman)

    * Def: ARNm molekulak daraman mezua proteinen hizkuntzara itzultzea da.

    * ARNm-ak nukleotik zitoplasmara garraiatzen du informazioa, eta zitoplasman, erribosomek, hirukotetan dagoen informazioa irakurtzen dute.

    * Hirukoteei kodon deritze, eta kodon bakoitzak, aminoazido jakin bat zehazten du. Horrela, ARNm-aren baseen sekuentziak ezartzen du zer ordenatan gehituko diren aminoazidoak proteina osatuko duen katean.

    * Aminoazidoak erribosometaraino garraiatzeaz ARNt molekula arduratuko da.


KODE GENETIKOA

   * ARNt molekulek aminoazidoak eransten dituzte eratzen ari den kate polipeptidikoan (proteina), ARNm-aren kodonen ordenaren arabera.

   * ARNt molekulak, ARNm-aren kodon bakoitzeko, antikodon deritzon nukleotido-hirukote jakin bat du. Horrela, ARNm-aren kodona UGG bada, ARNt-aren antikodon osagarria ACC izango da, eta ARNt-ak garraiatuko duen aminoazidoa triptofanoa (Trp) izango da.

   * ARNm-aren kodonen eta proteinak osatzen dituzten aminoazidoen arteko korrespondentziari kode genetiko deritzo.

   * Kode genetikoa unibertsala da, 64 kodon daude, hauetatik:

      -Batzuek aminoazido bera kodetzen dute. Adib. UAA eta UUG kodonek, leuzina kodetzen dute.

      -Beste batzuek, hala nola, UAA, ez dute kodetze funtziorik, itzulpen prozesuaren bukaera adierazten baitute.

      - AUG kodona, itzulpena hasteko seinale moduko bat da, eta horrez gain, itzulpen prozesua hasita dagoenean, metionina (Met) aminoazidorako kodetzen du.
  

Transkripzioa eta itzulpenaren bideo laburra:



Itzulpen prozesuaren bideoa:


Proteinen sintesia bideoa euskaraz:




      

No hay comentarios:

Publicar un comentario