domingo, 10 de enero de 2016

ADN-aren ERREPLIKAZIOA

ADNaren ERREPLIKAZIOA

-ADNak erreplikatzeko ahalmena du; hau da, bere buruaren kopia zehatz-zehatzak egin ditzake.

-Erreplikazioari esker, mitosiaren bidez sortzen diren zelula alabek, zelula amaren informazio genetiko bera jasotzen dute.

-ADNaren erreplikazioa interfasearen amaieran gertatzen da. ADNa erreplikatzeko, zelulak nukleotidoak osatzen dituzten molekulak behar ditu, bai eta prozesua une oro kontrolatu eta zuzentzen duten zenbait entzima ere.

-ADNaren erreplikazioa erdikontserbakorra da, helize berri bakoitzak, kate berria eratzeaz gain, moldearen funtzioa egin duen guraso-kateari eusten baitio.



-Erreplikazioa kopiak egiteko mekanismo eraginkorra izan arren, zenbait akats gerta daitezke baseak irakurri zein kokatzean, ondorioz ADN kopia akastunak sortzen dira. 

-Zeluletan konponketa-entzimak daude; oker parekatutako nukleotidoak detekatu eta haien ordez zuzenak jartzen dituzte. Horrela akatsak izateko aukerak gutxituz.

-Sintetizatutako ADNzko bi kateek, kromosoma baten bi kromatidak osatzen dituzte.






No hay comentarios:

Publicar un comentario