domingo, 10 de enero de 2016

AZIDO NUKLEIKO MOTAK

AZIDO NUKLEIKO MOTAK

Bi mota daude: azido desoxirribonukleikoa (ADN) eta azido erribonukleikoa (ARN). Organismo guztiek bi azido nukleiko motak dituzte euren zeluletan.

AZIDO DESOXIRRIBONUKLEIKOA (ADN)

-ADNan, izaki bizidunen funtzionamendurako eta garapenerako behar den informazio genetiko guztia dago.

-Organismo eukariotoetan, ADN gehiena nukleoan dago, baina mitokondrio eta kloroplastoetan ere badago zati bat.

-1953.urtean, Francis Crick eta James Watson zientzialariek, Maurice Wilkinsen eta Rosalind Franklinen datuetan oinarrituta, ADNaren egitura nolakoa zen zehaztu zuten. Aurkikuntza horrengatik, Crick, Watson eta Wilkinsek Nobel saria jaso zuten 1962an.

-ADNak ezaugarri hauek ditu:
  *Pentosatzat desoxirribosa du, eta base nitrogenatutzat adenina, guanina, zitosina eta timina.



  *Molekula bakoitza bi polinukleotido-kate luzez osatuta dago. Bi kate horiek kiribilean kiribilkatuta daude, irudizko ardatz baten inguruan, hau da, helize bikoitza osatzen dute. Pentosek eta fosfato taldeek, helizearen kanpo-egitura osatzen dute, eta base nitrogenatuak, barnekoa.

  *Bi kateak antiparaleloak dira. Paraleloak dira, baina batak bestearen aurkako noranzkoa du.

  *Kateak elkarrekin lotuta daude, base nitrogenatuen artean gertatzen diren hidrogeno loturen bidez. Horrez gain, kateak elkarren osagarriak dira: adenina timinarekin parekatzen da (A-T) eta guanina, zitosinarekin (G-C). Horrela, kate baten base nitrogenatuen sekuentziak, beste katearen sekuentzia zehazten du.





AZIDO ERRIBONUKLEIKOA (ARN)

-ARNak ADNaren informazioaren agerpenean hartzen du parte, proteinaren sintesiaren bidez; izan ere, proteinek organismo baten bizi-prozesu gehienak erregulatzen dituzte.

-Organismo eukariotoetan, ARNa nukleoan eta zitoplasman dago.

-Nukleotido kate batez osatuta dago.


-Pentosatzat erribosa du, eta base nitrogenatutzat, adenina, guanina, zitosina eta uraziloa


-Zenbait ARN mota daude eta bakoitzak funtzio jakin bat du. ARN mota guztiek, elkarrekin koordinatuta jarduten dute.





No hay comentarios:

Publicar un comentario