lunes, 18 de abril de 2016

ZUMAIA 2015 BIDEOA

ZUMAIA 2015 BIDEOA

https://www.youtube.com/watch?v=P2KaE-UAOSU&feature=youtu.be

ZUMAIA BIDEOAK








miércoles, 23 de marzo de 2016

POPULAZIOAK EKOSISTEMETAN.AUTOERREGULAZIOA

HAZKUNDE-KURBAK

J formako kurba: baliabide mugagabeak dituen ekosistema ideal batean, populazio bat modu esponentzialean handituko litzateke. Hazkunde hori denboraren menpe adieraziz gero, J formako kurba bat lortzen da.

S formako kurba: baldintza normaletan eta baliabideak mugatuak direla, populazioa esponentzialki handitzen da, ingurumen erresistentziak hazkundea galarazten duen arte. Une horretatik aurrera, populazioa poliki handitzen da eta gutxi gorabehera iraunkor geratzen da balio jakin baten inguruan. Hazkunde hori adieraziz gero, S formako kurba bat lortzen da.

*Ingurumen-erresistentzia: populazio baten hazkundea mugatzen duten faktore biotikoen eta abiotikoen multzoari deritzo.

Ekosistemaren edukiera ahalmena (K): balio horrek ingurunea suntsitu gabe nahiko egonkor iraun dezakeen populazio baten gehieneko neurria adierazten du. K-ren inguruan, populazioek gorabeherak izaten dituzte, eta populazioaren hazkundea egonkorra dela eta orekan dagoela esaten da.


UGALKETA-ESTRATEGIAK

r estrategak

K estrategak



SEGIDA EKOLOGIKOA

SEGIDA EKOLOGIKOA

Def. Ekosistema batean, barruko dinamikaren eraginez gertatzen diren aldaketen sekuentzia da. Pixkanakako prozesua da, biologia-aniztasun urriko egoera batean hasi eta aniztasun handiagoko egoera batean amaitzen dena.

Aldaketa orokorrak segida batean:

- Espezieen aniztasuna handitzen da.

-Egitura-konplexutasuna handitzen da.

-Biomasa handitzen da.

-Eraginkortasuna handitzen da energiaren aprobetxamenduan.

-Emankortasuna txikitzen da.

-Ekosistemaren egonkortasuna handitzen da.

KLIMAX-KOMUNITATEA

Def. ekosistema baten segida-prozesu baten amaierako egoera idealari klimax deritzo.

LEHEN ETA BIGARREN MAILAKO SEGIDAK







ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK

ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK

Def. Zenbait elementu kimikok ekosistema bateko biozenosian eta biotopoan zehar egiten dituzten ibilbideei deritze.

KARBONOAREN ZIKLOA


1.Organismo autotrofoek CO2 atmosferikoa edo uretan disolbatuta dagoena hartzen dute, fotosintesiaren bidez, eta konposatu organiko bihurtzen dute.

2.Elikaduraren bidez, karbonoa kontsumitzaileengana pasatzen da.

3.Ekoizle zein kontsumitzaileen hondakin organikoak deskonposatzaileen mailara pasatzen dira.

4.Arnasketa zelularraren bidez, ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek materia organikoa erabili eta CO2 askatzen dute atmosferara.

5.Izaki bizidunen hondakin organikoen zati bat lurpean edo urpeko geruzetan metatzen da, eta denborarekin, erregai fosil bihurtzen da: esaterako, ikatza eta petrolioa.

6.Landare-biomasaren eta erregai fosilen erreketak CO2 askatzen du atmosferara.

7.Zenbait itsas organismok uretan disolbatutako CO2-a erabiltzen dute, kaltzio karbonatozko (CaCO3) oskolak eta eskeletoak osatzeko.

8.Denborarekin, oskol zein eskeleto hondakinak kareharri bihurtuko dira, CO2 erreserbarik handiena, hain zuzen ere.

9.Sumendi-erupzioek ere karbonoaren zati bat atmosferara askatzen dute CO2 gisa.

NITROGENOAREN ZIKLOA


1.Lurzoruko bakterio askeen multzo batzuek eta lekadunen sustraietan sinbiosian bizi diren bakterio batzuek, nitrogeno atmosferikoa hartu, eta landareek asimilatzeko moduko nitrato bihurtzen dute.

2.Elikadurari esker, ekoizleen konposatu organikoetako nitrogenoa kontsumitzaileengana pasatzen da, eta horiek beren proteinak eta azido nukleikoak osatzeko erabiltzen dute, bai eta energia-iturri gisa ere.

3.Izaki bizidunen iraizkinek eta haiek hiltzean osatzen diren hondakin organikoek nitrogenoa ingurunera itzultzen dute, eta han, lurzoruko bakterio nitrifikatzaileek nitrato bihurtzen dute. Hala, nitrogenoa ekoizleen eskura dago, berriro ere.

4.Zikloa amaitzeko, bakterio desnitrifikatzaileek lurzoruko nitratoak erabiltzen dituzte beren metabolismoan eta atmosferara itzultzen den N2 sortzen dute.

FOSFOROAREN ZIKLOA


1. Fosforo gehiena itsasoko harri sedimentarioetan dago. Harri horiek higatzean, fosfatoak askatzen dira, eta landareek erabili eta beren materia organikoan sartzen dituzte.

2.Elikadurari esker, fosforoa gainerako kate trofikora pasatzen da. 

3.Ekoizleak eta kontsumitzaileak hiltzean, haien hondakinak deskonposatzaileek deskonposatzen dituzte; horren ondorioz, fosfatoak ingurunera askatu eta landareek berriro ere erabiltzen dituzte.

4.Fosfatoen zati bat isurketa bidez iristen da itsasora. Han, fosforoaren zati bat, fitoplanktonera pasatzen da, eta hortik, gainerako kate trofikora.

5.Beste zati bat itsasoko animalien oskoletara eta eskeletoetara pasatzen da. Hondakin horiek jalki eta harri sedimentarioak sortzen dituzten sedimentuen zati bihurtzen dira. Harri horiek azalera itzul daitezke eta fosforoa zikloan sartuko da, berriro ere.


1.1

PARAMETRO TROFIKOAK

BIOMASA (B)

Banako, maila trofiko, populazio edo ekosistema batean pilatutako materia organikoaren kantitatea da. (g, kg edo T-tan adierazten da azalera- edo bolumen-unitateko).

EKOIZPENA (E)

Denbora unitateko maila trofiko bakoitzean biomasa gisa pilatzen den energia kantitateari deritzo. (Kg/m2/urte).

EMANKORTASUNA (e)

Maila trofiko baten errentagarritasuna eta egoera adierazten ditu, ekoizpena edo biomasa lortzen dituelako (e=E/B)


martes, 22 de marzo de 2016

EKOSISTEMAREN DINAMIKA

ENERGIA-FLUXUA

Energia-fluxua noranzko bakarreko prozesu irekia da.



MATERIAREN ZIKLOA

Materiaren zikloa prozesu zikliko itxia da.


LURZORUA

LURZORUKO BIOTOPOA


LURZORUKO BIOZENOSIA


LURZORUAREN ERAKETA ETA GARAPENA


LURZORUAREN SUNTSIKETA ETA GALERA



HABITATA ETA TXOKO EKOLOGIKOA

HABITATA ETA TXOKO EKOLOGIKOA




IZAKI BIZIDUNEN ELIKADURA EKOSISTEMETAN

MAILA TROFIKOAK


BIOSFERA, EKOSISTEMAK ETA BIOMAK

EKOSISTEMEN OSAGAIAK

a) BIOTOPOA

Ekosistemaren zati ez-organikoa da, eta ingurune fisikoak zein ingurunearen ezaugarri fisiko-kimikoek osatzen dute.

b) BIOZENOSIA

Ekosistemaren zati biotikoa da, eta biotopoan bizi eta harremanetan jartzen diren izaki bizidunek osatzen dute.


URETAKO INGURUNEA

URETAKO ORGANISMO MOTAK




URETAKO INGURUNEKO FAKTORE DETERMINATZAILEAK


URETARAKO MOLDAERAK


















LEHORREKO INGURUNEA

LEHORREKO INGURUNEKO FAKTORE DETERMINATZAILEAK


LEHORRERAKO MOLDAERAK


lunes, 21 de marzo de 2016

8.GAIA EKOSISTEMEN EGITURA

INGURUMENA
Def: ingurumena edo ingurunea leku bateko ingurumen-baldintzen edo -faktoreen multzoa da.


FAKTORE ABIOTIKOAK

Inguruneko faktore fisiko eta kimikoak dira; denbora igaro ahala alda daitezke, organismoaren biziraupenari eragiten diote eta haietan askotariko portaerak eragin ditzakete.


FAKTORE BIOTIKOAK

Faktore biotikoak beste izaki bizidun batzuen agerpenaren mendekoak dira eta leku berean bizi direnen arteko harremanak zehazten dituzte.


X KROMOSOMARI LOTURIKO HERENTZIA

X KROMOSOMARI LOTURIKO HERENTZIA

DALTONISMOA

-Kolore berdea eta gorria -eta gutxiagotan, urdina eta horia- zuzen bereizteko zailtasuna da.

-X kromosomako gene azpirakor batek eragiten du (d).

-Gizonezko bat daltonikoa izan dadin, nahikoa da X kromosomak defektua eragiten duen genea izatea (XdY).

-Emakume bat daltonikoa izan dadin, beharrezkoa da gene azpirakor hori bi gurasoengandik jasotzea; hau da, homozigoto azpirakorra izan behar du emakume horrek (XdXd). 

-Emakume heterozigotoek (XDXd), ez dute gaixotasuna izango, baina eramaileak izango dira; ondorengoei transmitituko diete.

HEMOFILIA

-Odola gatzatu ezinari deritzo.

-X kromosomako gene azpirakor batek eragiten du.

-Gizonezkoek soilik izan dezakete gaixotasuna (XhY), homozigotikoak hil egiten baitira enbrioi-garapenean zehar.

-Ez dago emakume hemofilikorik, hemofiliko izan zitezkeenak (XhXh ) jaio aurretik hil egiten baitira. Dena den, eramaileak izan daitezke (XHXh), eta gaixotasuna ondorengoei transmititu.

ODOL-TALDEEN HERENTZIA

ODOL-TALDEEN HERENTZIA

ALELISMO ANIZKOITZA

Gene batek bi alelo baino gehiago dituenean. Adibide ezagun bat AB0 sistemako odol-taldeak dira.

AB0 SISTEMA

Pertsona batek zer odol-talde duen jakiteko, haren globulu gorrien mintzean antigenoak dauden ala ez begiratu behar da, eta hauek zer motatakoak diren.



Antigenoa: animalietan antigorputzak sortzea eragiten duen substantzia oro.

Antigorputza: linfozitoek sorturiko proteinak dira eta organismotik kanpoko substantziak, birusak eta organismoak blokeatzen ditu.

Odol-taldeen arteko transfusio-aukerak:

0 odol-taldea, emaile unibertsala da, ez baitu antigenorik  mintzean.
AB odol-taldea, hartzaile unibertsala da, ez baitu antigorputzik sortzen.

ODOL TALDEEN HERENTZIA





viernes, 18 de marzo de 2016

HERENTZIA GIZA ESPEZIEAN

HERENTZIA GIZA ESPEZIEAN

HERENTZIA GAINARTZAILEA



HERENTZIA AZPIRAKORRA



ZUHAITZ GENEALOGIKOAK

ZUHAITZ GENEALOGIKOAK

Karaktere jakin bat ahaidetutako banakoen zenbait belaunalditan zehar nola transmititzen den aztertzeko aukera ematen dute.



BIKIAK

Biki monozigotikoak (unibitelinoak): espermatozoide batek obulu bat ernaltzean sortzen dira. Ernalketaren ondoren, zigotoa bitan zatitzen da, eta material genetiko bereko eta, beraz, sexu bereko bi fetu hazten dira.




Biki dizigotikoak (dibitelinoak): bi espermatozoidek obulu bana ernaltzen dutenean sortzen dira. Nahiz eta aldi berean ernaldu, bi enbrioi sortzen dira. Biki hauek sexu berekoak edo sexu desberdinekoak izan daitezke, eta erditze berean jaio ez diren neba-arrebak bezain antzekoak dira elkarren artean.






BITARTEKO HERENTZIA ETA KODOMINANTZIA

BITARTEKO HERENTZIA ETA KODOMINANTZIA

BITARTEKO HERENTZIA

Bi alelok beren informazioa proportzio berean adierazten dutenean gertatzen da. Ondorengoak hibridoak edo heterozigotoak dira, eta haien fenotipoan progenitoreen tarteko ezaugarriak dituzte.



KODOMINANTZIA

Bi aleloak aldi berean agertzen direnean gertatzen da kodominantzia. Ondorengo heterozigotoek bi progenitoreen ezaugarriak dituzte.




MENDELEN ESPERIMENTUEN INTERPRETAZIOA

MENDELEN ESPERIMENTUEN INTERPRETAZIOA


Gregor Johann Mendel (1822-1884)

Lehen legea. Karaktere baterako homozigotoen gurutzaketa.


Bigarren legea. Karaktere baterako hibridoen gurutzaketa.



Hirugarren legea. Bi karaktereren herentzia. (Ilarraren kolorea+itxura)

A aleloa: horia    a aleloa: berdea     A>a          B aleloa: leuna           b aleloa: zimurra   B>b






Proportzioak F2 belaunaldian: 9/16 A_L_ (hori eta leunak)
                                                     3/16  A_ll    (hori eta zimurrak)
                                                     3/16  aaL_  (berde eta leunak)
                                                     1/16  aall     (berde eta zimurrak)