MITOSIA ETA MEIOSIAREN ALDERAKETA
MITOSIA
|
MEIOSIA
|
Zelula somatikoetan gertatzen da
|
Gametoen zelula ametan soilik gertatzen da
|
Prozesu laburra da
|
Prozesu luzea da
|
Ez da beharrezkoa metafasean kromosomak
parekatuta egotea, beraz, zelula haploide zein diploideetan gerta daiteke.
|
Kromosoma kopuru diploidea duten zeluletan
soilik gertatzen da, beharrezkoa baita, I.metafasean, kromosoma homologoak
parekatuta egotea.
|
Nukleoa behin soilik zatitzen da.
|
Bi nukleo zatiketa gertatzen dira,
ondoz-ondo.
|
Ez da gaingurutzaketarik gertatzen.
|
I.profasean, kromosoma homologoen arteko
gaingurutzaketa gertatzen da.
|
Anafasean, kromatida bikiak bereizten dira.
|
I.anafasean, kromosoma homologoak bereizten
dira, aldiz II.anafasean, kromatidak bereizten dira.
|
Bi zelula alaba sortzen dira, elkarren
berdin – berdinak eta bakoitzak zelula amaren kromosoma berberak ditu.
|
Lau zelula alaba haploide (n) sortzen dira,
genetikoki desberdinak eta hakoitzak zelula amaren kromosoma kopuru erdia du.
|
Bideoa: mitosi-meiosi desberdintasunak
No hay comentarios:
Publicar un comentario