1.Lur-magnetismoa: kanpo nukleoko burdin likidoaren konbekzio-korronte bortitzak, korronte elektrikoak sortzen dituzte eta korronte hauek eremu magnetikoa sortzen dute.
2.Kontinenteen higidura: Lurraren mantuan sortzen diren konbekzio-korronteen goialdea horizontalki higitzen da mantuaren gainazalean, eta kontinenteak bultzatzen ditu.
3.Bolkanismoa: mantuaren oinarritik Lurraren gainazalera garraiatutako beroak (goranzko konbekzio korronteak) sortu ditu gure planetako mendikate bolkaniko aktiboenak: dortsal ozeanikoak. Subdukzio-eremuetan (beheranzko konbekzio korronteak) ere bolkanismoa sortzen da baina beste mota batekoa.
4.Sismikotasuna: kontinenteen eta ozeano-hondoen higidurak, haustura handiak sortzen dituzte litosferan eta haustura horietan lurrikara handiak sortzen dira. Subdukzio-eremuetan ere jarduera sismikoa handia da.
5.Materialen bereizketa, dentsitateen arabera: mantua etengabe higitzen denez, dentsitate txikiena duen materialak gainazalera igotzen dira eta ezin izaten dira berriro mantuan hondoratu. Esaterako, horrela sortu da azal kontinental granitikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario