Definizioa: litosferaren pisuaren eta litosfera azpiko mantuak eragindako bultzada-indarraren arteko oreka da.
Definizioa: litosfera eta astenosferaren arteko flotatze oreka. Litosferaren masa handitzen bada, astenosferan hondoratzeko joera izango du, aldiz litosferak masa galtzen badu, honek altxatzeko joera izango du. Mugimendu hauek oso geldoak dira
Definizioa: Isostasia Lurrazalean den masa gehiegizkoa beti orekatzen edo berdintzen dela dioen teoria da. Teoria horren arabera, kontinenteek dituzten garaiera handiak, adibidez, ozeanoetako sakonek berdintzen dituzte.
Definizioa: Lurrazaleko blokeen arteko oreka azaltzen duen teoria. Esate baterako, urtzaldiaren eraginez, Eskandinaviar penintsula altxatzen ari da eta, horren ondorioz, Herbehereak hondoratzen.
BIDEOA
La isostasia en Escandinavia
No hay comentarios:
Publicar un comentario