martes, 8 de diciembre de 2015

GAMETOEN ERAKETA

GAMETOEN ERAKETA

Ugaltze-zelulak, edo gametoak, zelula haploideak dira eta gonadetan eratzen dira, meiosiaren ondoren.

Gametoak eratzeko prozesuarei, gametogenesia deritzo. Bi gametogenesi mota daude:

-Espermatogenesia edo gameto arraren eraketa

   *Barrabiletan gertatzen da.
   *Zelula ama diploide bakoitzak, lau zelula alaba haploide sortuko ditu, hau da 4 espermatozoide.
   *Bi espermatozoidek X kromosoma izango dute, eta beste biek, Y kromosoma izango dute.






-Obogenesia edo gameto emeen eraketa:
   
   *Obarioetan gertatzen da.
   *Zelula ama diploide bakoitza lau zelula alaba haploide sortuko ditu, horiek, obulu bat eta hiru korpuskulu polar sortuko dituzte.
   *Obuluak ia zitoplasma guztia jasoko du, eta noski obulu guztiek X kromosoma izango dute.






MITOSI ETA MEIOSIAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK



MITOSIA ETA MEIOSIAREN ALDERAKETA




MITOSIA

MEIOSIA
Zelula somatikoetan gertatzen da

Gametoen zelula ametan soilik gertatzen da
Prozesu laburra da

Prozesu luzea da
Ez da beharrezkoa metafasean kromosomak parekatuta egotea, beraz, zelula haploide zein diploideetan gerta daiteke.
Kromosoma kopuru diploidea duten zeluletan soilik gertatzen da, beharrezkoa baita, I.metafasean, kromosoma homologoak parekatuta egotea.
Nukleoa behin soilik zatitzen da.

Bi nukleo zatiketa gertatzen dira, ondoz-ondo.
Ez da gaingurutzaketarik gertatzen.
I.profasean, kromosoma homologoen arteko gaingurutzaketa gertatzen da.

Anafasean, kromatida bikiak bereizten dira.
I.anafasean, kromosoma homologoak bereizten dira, aldiz II.anafasean, kromatidak bereizten dira.

Bi zelula alaba sortzen dira, elkarren berdin – berdinak eta bakoitzak zelula amaren kromosoma berberak ditu.
Lau zelula alaba haploide (n) sortzen dira, genetikoki desberdinak eta hakoitzak zelula amaren kromosoma kopuru erdia du.

Bideoa: mitosi-meiosi desberdintasunak




ZELULA-ZATIKETA ZELULA EUKARIOTOETAN.MEIOSIA

ZELULA-ZATIKETA ZELULA EUKARIOTOETAN

MEIOSIA

Def.: murrizketa zatiketa bat da, zelula ama diploide batetik (2n) lau zelula alaba haploide (n) sortzen baitira; hau da, zelula alaba bakoitzak, zelula amaren ADN kantitatearen erdia du. Ornodun guztietan gonadetan gertatzen da, eta eratzen diren zelulak gametoak dira.

Helburua
-Gameto haploideak sortzea da helburua, ernalketan sortzen den zigoto diploide batetik abiatuta. Horrenbestez, meiosia ezinbesteko mekanismoa da ugalketa sexuala duten organismoek kromosoma kopuruari konstante eusteko.

-Ondorengoen aldakortasun genetikoa bermatzea, kromosoma homologo pare bakoitzak informazio genetikoa trukatzeari esker

-Segregazio independente deritzon prozesuaren ondorioz, beste konbinazio batzuk sortzen dira, ama-kromosomak eta aita-kromosomak ausaz konbinatzen baitira gameto bakoitzean.

Faseak:

Meiosian, bi nukleo zatiketa gertatzen dira ondoz ondo, beraz, 4 zelula alaba haploide (n) sortzen dira, genetikoki elkarren desberdinak eta baita zelula amaren desberdinak ere.

-Interfasea: ADNa bikoiztu egiten da meiosia hasi aurretik.

-I.profasea: -Kromosomak kondentsatu eta ikusgai bihurtzen dira.
                    -Ardatz akromatikoa eratzen hasten da.
                    -Gaingurutzaketa prozesua gertatzen da: kromosoma homologoak parekatu, eta zatiak trukatzen dituzte, honek, zelula alabak eta zelula ama, genetikoki desberdinak izango direla bermatzen du.

I.metafasea: Kromosoma homologoak, binaka jartzen dira, zelularen ekuatorean.

I.anafasea: Kromosoma homologoak banandu, eta zelularen aurkako muturretara joaten dira, ardatzeko harizpiek eramanda.

I.telofasea eta zitozinesia: bi zelula alaba haploide sortzen dira, eta bakoitzak, zelula amaren kromosoma kopuruaren erdia du.



-II.profasea: interfase aldirik izan gabe (ADN bikoizketa gabe), ardatz akromatikoa eratzen hasten da berriro eta kromosomak ekuatore-plakarantz mugitzen dira.

-II.metafasea: kromosomak zelularen ekuatorean jartzen dira.

-II.anafasea: kromatidak bereizi egiten dira eta bakoitza zelularen mutur batera joaten da.

-II.telofasea eta zitozinesia: lau zelula alaba haploide (n) sortzen dira, eta bakoitzak zelula amaren kromosoma kopuruaren erdia du, eta genetikoki desberdinak dira, bai elkarren artean, baita ama zelularen desberdinak ere.





Bideoa: meiosia



ZELULA-ZATIKETA ZELULA EUKARIOTOETAN.MITOSIA

ZELULA-ZATIKETA ZELULA EUKARIOTOETAN

MITOSIA edo NUKLEOAREN ZATIKETA

Def.: zelula ama batetik, bi zelula alaba sortzen dira, elkarren eta zelula-amaren berdin berdinak, kromosoma kopuru berarekin, kopiak dira.

Helburua

  -Organismo zelulanitzetan: mitosi bidezko zelula-zatiketaren ondorioz, banakoa hazi egiten da; hain zuzen, zigoto izeneko zelula bakarraren ondoz ondoko zatiketen ondorioz. Halaber, galdutako edo hondatutako zelulak berritzeko modua da.

  -Organismo zelulabakarretan: ugalketa asexualeko mekanismoa da mitosia, eta populazio bateko banako kopurua handitzeko aukera ematen du. Kasu horretan, banakoak jatorrizko zelularen berdin-berdinak dira.

Faseak:

-Interfasea: *Nukleoa zatitzen hasi aurretik, zelularen ADNa bikoiztu egiten da eta zentrioloak ere bikoiztu egiten dira.



-Profasea: *Kromatina kondentsatu egiten da eta kromosomak sortzen ditu. 
                   *Nukleoloa eta mintz nuklearra desagertu egiten dira.
                   *Ardatz akromatikoa eratzen hasten da.

-Metafasea: *Behin kromosomak erabat kondentsatuta, zelularen erdian jartzen dira eta ekuatore plaka sortzen dute.
                     *Kromosomak, zentromerotik itsasten zaizkie ardatz akromatikoaren zuntzei.

-Anafasea: *Kromosoma bakoitzaren kromatida bikiak bereizi egiten dira eta bakoitza zelularen mutur batera joaten da, ardatz akromatikoaren harizpiek eramanda.



-Telofasea: *2 nukleolo eta 2 mintz nuklear eratzen hasten dira.
                    *Ardatz akromatikoa desagertu egiten da.
                    *Kromosomak, desantolatu eta kromatina sortzen da.

Behin nukleoaren zatiketa amaitu dela eta 2 nukleo berri sortu direla, zitoplasmaren zatiketa da azken pausoa, zitozinesia deritzo. Fase honetan, zitoplasma zatitzen hasten da, eta organuluak 2 zelula alaben artean banatzen dira. Prozesua honela gertatzen da:

-Animalia-zeluletan: zelularen ekuatorean estugune bat sortzen da, eta zitoplasma zatitu egiten da.

-Landare-zeluletan: fragmoplasto izeneko bereizketa-trenkada bat sortzen da zelula alaben artean.
                






Bideoa: mitosia

Animazioa:

domingo, 6 de diciembre de 2015

ZELULA-ZIKLOA

ZELULA-ZIKLOA

Def.: zelula batean gertatzen diren aldaketen segida da. Zikloa zelula sortzen denean hasten da, eta zatitu eta bi zelula alaba sortzen direnean amaitzen da.

Zelula eukariotoen zelula-zikloan, 2 fase daude:

- Interfasea edo zatiketarik gabeko fasea: hasierako fasea, iraupen luzekoa. Fase horretan, zelula-nukleoa ikus daiteke, nukleo interfasikoa. Zelula hazi egiten da eta hainbat funtzio egiten ditu. Fase honen amaieran, ADNa bikoiztu edo erreplikatu egiten da. Hori beharrezkoa da, zatiketaren ondoren zelula alaba bakoitzak zelula amak zuen ADN kantitate bera jasotzeko.

-Zatiketa-fasea edo M fasea: azken fasea da eta gutxi irauten du. Fase horretan, nukleoa desagertu, eta kromosomak sortzen dira. Nukleoaren zatiketa (mitosia) gertatzen da, baita zitoplasmarena ere (zitozinesia).


KARIOTIPOA

KARIOTIPOA

Def.: espezie baten kromosoma multzoa da kariotipoa.

Kariotipoan, 2 kromosoma mota daude:

-Heterokromosomak edo sexu-kromosomak: oso desberdinak elkarrengandik eta sexua zehazten dute. Bati X esaten zaio eta besteari Y. Gizakion kasuan, emakumeak XX dira, 2 X kromosoma dituztelako, eta gizonak XY dira, X eta Y kromosoma bana dutelako.

-Autosomak: gainerako kromosomak dira, eta berdin berdinak dira bi sexuetan.


Gizakiok 46 kromosoma ditugu zelula somatiko (ugaltze-zelulak ez direnak) bakoitzean. Horietatik 22 pare autosomoak dira, eta pare 1, sexu-kromosomak.  2n= 46, diploideak dira zelula somatikoak.


Aldiz, gizakiok, ugaltze-zeluletan (espermatozoide eta obulua), 23 kromosoma ditugu, horietatik 22 autosomak dira eta 1 sexu-kromosoma. n=23 , ugaltze-zeluak haploideak dira.


Idiograma: zelula baten kromosoma multzoaren adierazpena eta antolamendua, kromosoma homologo paretan, formaren eta tamainaren arabera.

GIZA KROMOSOMEN IDIOGRAMA


KROMOSOMAK

KROMOSOMAK

Def.: zelula-zatiketan sortzen diren harizpi-itxurako egiturak dira. ADNzko kateak dira, kate horiek oso biribilkatuta daude, eta zenbait proteina elkartzen zaizkie.

Funtzioa: ADNan dagoen informazio genetikoa zelula amatik zelula alabetara transmititzeaz arduratzen dira.

Osagaiak: - 2 kromatida bikiak  
                  - bi kromatidak lotzen dituen zentromeroa

Kromatida biki bakoitzean kromatina kondentsatutako molekula bana dago, bata bestearen identikoa. Kromatida bakoitzak 2 beso ditu, luzera berdinekoak ala desberdinekoak.


Kromosoma kopurua:

-Organismo haploideak (n): kromosoma sorta bakarra dute beren zeluletan. n letrak zelula bakoitzean zenbat kromosoma mota dauden adierazten du. Adib. n=3, zelula horrek 3 kromosoma mota izango ditu.

-Organismo diploideak (2n): kromosoma kopuru bikoitia dute beren zelula somatikoetan (ugaltze-zelulak ez direnak). Kromosoma horiei kromosoma homologoak deritze, eta bakoitza guraso baten gametotik dator. Adib. 2n=6, zelula horrek 3 pare kromosoma desberdin izango ditu.


Kromosoma motak: zentromeroaren kokapenaren arabera, 4 mota daude:


Bideoa: kromosomak




ZELULA-NUKLEOA

ZELULA-NUKLEOA

Funtzio nagusia: zelularen informazio genetiko gehiena biltzea da, ADNan.

Nukleoaren osagaiak:

-Nukleo-bilgarria: kanpo eta barne-mintzez osatuta dago. Kanpo mintza EE-kin lotuta dago. Bi mintzetan poroak daude, horrela nukleo zein zitoplasmak substantziak ematen dizkiote elkarri.

-Nukleoplasma: barne-ingurune urtsua da, eta haren barruan, nukleoaren gainerako osagaiak daude. Bertan nukleoaren ADNa erreplikatu egiten da (bikoiztu).

-Nukleoloa: korpuskulu biribila, mintzik gabea, eta zelula zatiketa prozesuan ez dagoenean soilik ikus daiteke. Funtzio nagusia erribosomak eratzea da. Zelula batek nukleolo bat baino gehiago izan ditzake.

-Kromatina: zenbait kondentsazio-mailatan dauden ADNzko harizpiz osatuta dago, eta harizpi horiek proteinekin lotuta daude. Zelula zatitzen hasi baino lehen, kromatinazko harizpiak antolatu eta kondentsatu egiten dira, kromosoma izeneko egitura lodiagoak eratzeko. Zelulak zenbat kromatinazko harizpi izan, hainbat kromosoma izango ditu nukleoa zatitzen denean.






Bideoa: zelula-nukleoa





viernes, 27 de noviembre de 2015

ZELULA-ANTOLAKETA.MOTAK

ZELULA-ANTOLAKETA

Izaki bizidunetan, zelula-antolaketa 2 motatakoa da:


  • Zelula prokariotoak: ez dute nukleorik, eta beraz, hauen material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago. Adib. bakterioek dituzte mota honetako zelulak.

  • Zelula eukariotoak: nukleoa eta hainbat zelula-organulu dituzte, material genetikoa nukleoan dago Adib. protozooek, algek, onddoek, landareek eta animaliek dituzte mota honetako zelulak.
Bideoa. Zelula prokarioto-eukarioto desberdintasunak


ZELULEN EGITURA

Zelula prokariotoen egitura:
  • Zelula-pareta: bilgarri zurruna eta sendoa, polisakaridoz eta proteinaz osatua. Forma ematen diote bakterioari.
  • Mintz-plasmatikoa: zelula-paretaren barrualdea estali eta substantziak sartzea eta irtetzea kontrolatzen du. Zenbait gunetan, barrurantz tolestu eta mesosomak eratzen ditu. Mesosometan, prozesu-metaboliko garrantzitsuak gertatzen dira, hala nola, arnasketa.
  • Bakterio-kromosoma: ADN molekula biribil batez osatuta dago eta zelularen informazio genetiko guztia biltzen du. Nukleoide deritzon gune batean dago eta ez dago mintzez inguraturik.
  • Erribosomak: proteinak sintetizatzen dituzten organulu txikiak dira.
  • Flageloak: zitoplasmaren luzapenak dira eta batetik bestera joateko erabiltzen ditu zelulak.
  • Finbriak: egitura laburrak dira, oso ugariak eta substratuan finkatzen dute bakterioa.



Zelula eukariotoen egitura:

  • Mintz plasmatikoa: zelula inguratu eta isolatzen duen geruza da, eta kanpoaldearekin substantzien trukea erregulatzen du.
  • Zelula-pareta: landare-zelulek soilik dute, mintz-plasmatikoa kanpotik inguratzen du. Honen funtzioa, zelula babestea eta haren forma erregularrari eustea da. Plasmodesmo izeneko kanal batzuk ditu, zelulak elkarrekin konektatzeko.
  • Nukleoa: material genetikoa du barruan eta bilgarri nuklear deritzon mintz bikoitz eta porotsu batek bereizten du zelularen gainerako osagaietatik. Mintz honen bidez, substantzien trukea ahalbidetzen da.
  • Zitoplasma:  mintz plasmatikoaren eta mintz nuklearraren arteko zatia da. Ingurune urtsu batez eta zitoeskeletoz osatuta dago. Zitoeskeletoa zuntz proteikoen sarea da eta zelularen zatiketan parte hartzen du.
  • Zentrosoma: animalia-zeluletan soilik. Nukleotik hurbileko eskualdea da eta zelula-zatiketan hartzen du parte. Bi zilindro txiki dituzte zentrosoman, zentriolo izenekoak.
  • Zelula-organuluak
         - Erretikulu endoplasmatikoa (EE): zelula lauz eta hodi tubularrez osatuta dago. Erribosomak baditu, erretikulu endoplasmatiko pikorduna esaten zaio eta honek proteinak sintetizatzen ditu. Erribosomarik ez badu, berriz, leuna esaten zaio, eta lipidoak sintetizatzen ditu.
         - Golgiren aparatua: elkarren gainean jarritako zisterna lauz osatuta dago. Zisterna horiek, EE-an sintetizatutako substantziak pilatu eta kanpora jariatzen dituzte, xixku txikien bidez.                              - Erribosomak: ARNz eta proteinaz osatutako partikula txikiak dira eta bertan proteinak sintetizatzen dira.
         - Mitokondrioak: forma esferiko edo luzanga eta mintz bikoitza dute. Bertan zelula-arnasketa gertatzen da, horrela zelulak energia lortuz.
         - Lisosomak: mintzez osatutako xixkuak dira, Golgiren aparatukoak. Digestio-entzimak dituzte, hidrolisi bidez molekula konplexuak beste molekula bakunagoetan eraldatzeko.
         - Bakuoloak: mintzez osatutako xixkuak dira eta zenbait produktu pilatzen dituzte, adibidez, ura, erreserba-substantziak eta pigmentuak. Landare-zeluletan bereziki handiak dira.
         - Kloroplastoak: landare-zelulek soilik dituzten organo obalatuak dira, bi mintzez inguratuta daude. Bertan fotosintesia egiten da.
Bideoa: zelula prokariotoak eta eukariotoak


ZELULA EUKARIOTO MOTAK eta DESBERDINTASUNAK

-Animlaia-zelulak: zentrosoma zentrioloekin, nukleoa erdian.

-Landare-zelulak: zelula-pareta (plasmodesmoak), bakuolo handiak eta kloroplastoak dituzte, nukleoa alde batean dago.

ANTOLAKETA MAILAK

ANTOLAKETA MAILAK

Materiak zenbait antoaketa-maila ditu. Maila bakoitza aurrekoa baino konplexuagoa da, egituraren eta funtzioaren aldetik.


martes, 24 de noviembre de 2015

TEORIA ZELULARRA

TEORIA ZELULARRA

Matthias Schleiden, 1838: landare guztiak zelulaz osatuta daude.

Friedrich Schwann, 1839: animalia guztiak zelulaz osatuta daude.


Teoria zelularraren 4 postulatuak:

- Zelula, izaki bizidunen egiturazko unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.

-Zelula, izaki bizidunen unitate funtzionala da. Zelulak, bizitzeko beharrezko prozesu metaboliko guztiak egiten ditu.

- Zelula oro, aurrez dagoen beste batetik sortzen da. Zelula guztiak, beste bat zatitzean sortzen dira.

- Zelula, izaki bizidun guztien unitate genetikoa da. Zelulak, herentziazko materiala dauka. Material horren bidez, zelula alaba guztiei transmititzen zaizkie zelula amaren ezaugarriak.

Teoria Zelularra Bideoak






viernes, 20 de noviembre de 2015

TALDE-LANAREN AURKIBIDEAREN EGITURA

AURKIBIDEAREN EGITURA

1.ATALA.LURRAREN ADINA.....................................................................................2.or

2.ATALA.GEOKRONOLOGIA ABSOLUTUA ETA ERLATIBOA................................3.or
. 3.ATALA.AKTUALISMOA LAN-METODOLOGIKO GISA........................................5.or


Oharra: azalari ez zaio zenbakirik jartzen.

TALDE-LANAREN KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK

GURE PLANETAKO HISTORIA TALDE-LANA, KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK:

1. Klaseko lana: denbora ongi aprobetxatu da edo ez

2.Lanaren egitura: orriak zenbakituak, argazkiak zenbakituak eta izenburuarekin, atal guztiak daude (azala, aurkibidea, atalak, bibliografia) txukuntasuna...

3.Atalen garapena: soilik liburuko informazioarekin egina, erabili dituzue web orri desberdinak, ez soilik wikipedia, eskatzen diren galdera guztiak erantzunda daude...

4.Ahozko aurkezpena: ongi prestatua dago aldez aurretik, dena irakurriz egin dute, ez dute jarrera egokia erakutsi aurkezpenean...

EPEAK:
-Idatzizko lana: azaroak 25
                            Nora bidali: ainurrat@educacion.navarra.es
-Ahozko lana: azaroak 27 egingo da gelan, behar bada azaroak 30eko klasea ere erabili beharko da.

miércoles, 4 de noviembre de 2015

3.UNITATEA. GURE PLANETAREN HISTORIA

3.UNITATEA. GURE PLANETAREN HISTORIA

TALDE-LANAREN EGITURA:

1.AZALA (Izenburua, argazkiren bat, taldekideen izenak)

2.AURKIBIDEA (Laneko atalen izenburuak eta orrialdeak)

3.ATALEN GARAPENA

4.BIBLIOGRAFIA (Erabilitako informazio-iturriak)

OHARRAK

-2.galdera izan ezik, gainerako guztiak liburuaren laguntzaz erantzun ditzakezue.

-Argazkiak, mapak, grafikak sartu behar dira lanean zehar, horretarako informatika gelara hainbatetan joango gara. Sartzen dituzuen argazki, grafika zein mapa guztiak zenbakituta joan behar dira eta azpititulu batekin.

Adib.
                                                             1.irudia. Etna sumendia erupzioan.

martes, 20 de octubre de 2015

ARRISKU GEOLOGIKOAK

ARRISKU GEOLOGIKOAK

Def: prozesu geologiko batek gizakiari edo gizakiaren interesei kalteak egiteko arriskuari deritzo.

Arrisku motak:

  • Kanpo-prozesuen eraginez sortutako arriskuak: uholdeak, lehortea, lurzoru emankorraren higadura, disoluzio karstikoaren bidez sorturiko subsidentzia, grabitazio-prozesuak...
  • Barne-prozesuen eraginez sortutako arriskuak: sismikotasuna eta honekin loturiko ondorioak, esaterako tsunamiak eta lur jausiak. Bolkanismoa eta honekin loturiko ondorioak, esaterako, gas isuriak, harri-jausiak, leherketak, laba-koladak...
Arrisku geologikoen kontrako neurriak:
  • Aurreikuspen-neurriak: arrisku-mapak
  • Prebentzio-neurriak: arriskuak ondorioak ez izateko edo ondorioek sorturiko kalteak ahalik eta txikienak izateko neurriak dira.
  • Iragarpen-neurriak: Alerta Goiztiarreko Sistema

MUNDUKO LURRIKARIK SUNTSITZAILEENAK


HARRIEN DEFORMAZIOAK

HARRIEN DEFORMAZIOAK

  • Deformazio elastikoa: ez da behin betikoa, harriak astinaldi bortitza jasotzean deformatzen dira baina gero hasierako formara itzultzen dira. Uhin sismikoak igarotzean, harriek deformazio mota hori izaten dute.
  • Deformazio plastikoa: harriak tolestu egiten dira eta ez dira lehengo formara itzultzen. Milioika urtetan konpresio-esfortzu handiak izaten dituztenean sortzen da deformazio mota hori.
 



  • Haustura eragiten duen deformazioa: Harriak hautsi egiten dira, deformazio elastikoarekin edo plastikoarekin jasan dezaketen esfortzua baino handiagoa jasatean.
TOLESTURAK

Def: harrien deformazio plastikoak dira.

Tolesturen elementuak:
  • Txanga: geruzek kurbadura handiena duten zatia.
  • Alpeak: txangaren bi aldeetan dauden zatiak dira.
  • Nukleoa: tolesturaren erdiko zatia da.
  • Plano axiala: irudizko planoa, txangan zehar igarotzean alpe bat sortzen du alde bakoitzean.

Tolestura motak:
  • Antiklinalak: geruza berrienek zaharrenak inguratzen dituzte. Alpeak behera begira daude eta txanga goian dago. Geruza zaharrenek osatzen dute nukleoa.
  • Sinklinalak: geruza zaharrenek geruza berrienak inguratzen dituzte. Alpeak gora begira daude eta txanga behean dago. Geruza berrienek osatzen dute nukleoa.

martes, 13 de octubre de 2015

MENDIKATEEN ERAKETA. OROGENOAK

MENDIKATEEN ERAKETA. OROGENOAK

1.Uharte-arkuak


2. Orogeno termikoak


3.Talka-orogenoak


4. Plaka barneko orogenoak



lunes, 12 de octubre de 2015

SUBDUKZIOA

SUBDUKZIOA

Def: litosfera ozeanikoak beheranzko konbekzio-korronteak sortzea da subdukzioa.



SUBDUKZIO-EREMUEN EZAUGARRIAK

1.Ozeanoetan daude.

2. Gaineko plaka, ozeanikoa edo kontinenntala izan daiteke.

3. Hondoratutako plaka (ozeanikoa) tolesten den tokian, fosa ozeaniko sakon eta luze bat sortzen da.

4. Fosa ozeanikoan, sedimentu-geruza lodi bat osatzen da.

5. Sedimentuak gaineko plakari itsatsita geratzean, akrezio-prisma osatzen dute.

6. Sismikotasun handiko tokiak dira.

7. Bolkanismoa egoten da.

8. Orogeno bolkanikoa sortzen da, gaineko plaka loditzean, azpiko plakak bultzatuta.

domingo, 11 de octubre de 2015

GUNE BEROEKIN LOTURIKO ERLIEBEAK

GUNE BEROEKIN LOTURIKO ERLIEBEAK

1.Dortsal ozeanikoak

-Dortsal ozeanikoak: oso azal mehea eta hautsia duten munduko sumendi-eremu aktiboenak dira.
-Rift: dortsal ozeanikoen erdian geratzen den harana, bertan dago bolkanismo handiena.
-Faila eraldatzaileak: rift-ak ebakitzen dituzten haustura handiak dira, ehunka kilometroko luzera dutenak.




2. Goi-ordoki kontinental garaiak eta riftinga

-Goi-ordoki garaiak: litosfera kontinentalaren azpian gandor termiko batek eragindako presioaren eraginez altxatutako ordoki zabalak dira. Adib. Europa mendebalde zein Iberiar penintsulan aurki ditzakegu.
-Riftinga: gandor termiko baten jarduerak plaka kontinental bat apurtzeari deritzo.



3.Uhartedi bolkanikoak

-Litosfera ozeanikoa mehea denez, azpian gandor termiko bat jartzen zaionean, litosfera ozeanikoa ere sabeldu egiten da, baina bolkanismoa azkar agertzen da eta uhartedi bolkaniko bat sortzen du.

-Litosfera ozeanikoko gune bero baten bolkanismoak, basalto bolumen handia jariatzen du, baina ezin da eratu sumendi erraldoirik. Zergatik? Lurrean plakak higitzen ari baitira eta ez baitira geldirik egoten gandor termikoaren gainean. Hori dela eta, sumendi sail bat sortzen da.

-Beheranzko konbekzio korronteak: gandorretik beherantz joaten diren zatiak, Repetti etenera iristen dira eta bertan geratzen dira trinkotu arte. Behin behar adinako dentsitatea lortzen dutenean, behe-mantuan hondoratzen dira.



PLANETAKO GUNE BERO NAGUSIAK