lunes, 22 de febrero de 2016

PRAKTIKA: LANDARE ZELULEN MITOSIARI BEHATZEA

LANDARE ZELULEN MITOSIARI BEHATZEA

1.HELBURUA: tipularen sustraiko zelulen mitosiaren behaketa, mitosiaren faseak desberdinduz.

2.MATERIALA:

-Artaziak

-Matxardak  
 


-Portak

-Estalkiak

-Iragazpapera

-Erloju-beira

-Tanta-kontagailua


-Ortzeina tindatzailea

-Mikroskopipoa


-Tipula-erraboila

SUSTRAI-MERISTEMOA




3.PROZEDURA:

a) Experimentua baino zenbait egun lehenago, tipula-erraboila urez betetako edalontzi baten gainean jarriko dugu, erraboilaren sustraitxoek ura ukitzeko moduan.

b) Sustraiak hazitakoan, artaziak erabiliz haietako bat oinetik moztu eta porta batean jarriko dugu.

c) Sustraiaren azken 2 milimetroak moztuko ditugu, hor sustrai-txanoa baitago; izan ere, sustrai-txanoan ez dago zelula-zatiketarik.

d) Ondoren sustrai zatia matxardaren laguntzaz erloju-beira batean jarri eta  2 ml ortzeina gehitu.  Bertan 10 minutuz utzi, ongi tindatu daitezen zelulak.

e) Erloju-beira metxeroaren sugarretan berotuko dugu, irakiten utzi gabe. Prestakina lehortzen dela ikusten badugu, ortzeinaren beste tanta bat gehituko dugu.

f) Behin 10 minutuak igarota, tindaturiko sustrai zatiak porta baten gainean jarriko ditugu eta estalki bat jarriko dugu prestakinaren gainean. Gero, iragazpaper zati bat laginaren gainean jarriko dugu eta pixkat zanpatuko dugu, zelulak prestakinetik banantzeko.

g) Lagina mikroskopioaren platinan jarriko dugu. Lehendabizi, handipen gutxiko objektibo batez behatuko diogu, eta ondoren, handipen gehiagoko objektibo batez. 

h) Zenbait eremu aztertu ondoren, mitosiaren fase desberdinak ikusiko ditugu.




4.EMAITZAK.

Mikroskopioz handipen desberdinekin behatutakoa irudikatu egingo dugu. Bertan adierazi mitosiaren zein fase behatu ditugun.

5.ONDORIOAK

Praktika egin ostean, ateratako ondorioak idatzi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario