lunes, 22 de febrero de 2016

PRAKTIKA: LANDARE ZELULEN MITOSIARI BEHATZEA

LANDARE ZELULEN MITOSIARI BEHATZEA

1.HELBURUA: tipularen sustraiko zelulen mitosiaren behaketa, mitosiaren faseak desberdinduz.

2.MATERIALA:

-Artaziak

-Matxardak  
 


-Portak

-Estalkiak

-Iragazpapera

-Erloju-beira

-Tanta-kontagailua


-Ortzeina tindatzailea

-Mikroskopipoa


-Tipula-erraboila

SUSTRAI-MERISTEMOA




3.PROZEDURA:

a) Experimentua baino zenbait egun lehenago, tipula-erraboila urez betetako edalontzi baten gainean jarriko dugu, erraboilaren sustraitxoek ura ukitzeko moduan.

b) Sustraiak hazitakoan, artaziak erabiliz haietako bat oinetik moztu eta porta batean jarriko dugu.

c) Sustraiaren azken 2 milimetroak moztuko ditugu, hor sustrai-txanoa baitago; izan ere, sustrai-txanoan ez dago zelula-zatiketarik.

d) Ondoren sustrai zatia matxardaren laguntzaz erloju-beira batean jarri eta  2 ml ortzeina gehitu.  Bertan 10 minutuz utzi, ongi tindatu daitezen zelulak.

e) Erloju-beira metxeroaren sugarretan berotuko dugu, irakiten utzi gabe. Prestakina lehortzen dela ikusten badugu, ortzeinaren beste tanta bat gehituko dugu.

f) Behin 10 minutuak igarota, tindaturiko sustrai zatiak porta baten gainean jarriko ditugu eta estalki bat jarriko dugu prestakinaren gainean. Gero, iragazpaper zati bat laginaren gainean jarriko dugu eta pixkat zanpatuko dugu, zelulak prestakinetik banantzeko.

g) Lagina mikroskopioaren platinan jarriko dugu. Lehendabizi, handipen gutxiko objektibo batez behatuko diogu, eta ondoren, handipen gehiagoko objektibo batez. 

h) Zenbait eremu aztertu ondoren, mitosiaren fase desberdinak ikusiko ditugu.




4.EMAITZAK.

Mikroskopioz handipen desberdinekin behatutakoa irudikatu egingo dugu. Bertan adierazi mitosiaren zein fase behatu ditugun.

5.ONDORIOAK

Praktika egin ostean, ateratako ondorioak idatzi.

miércoles, 17 de febrero de 2016

2.EBALUAKETA TALDE-LANA

IZAKI BIZIDUNEN JATORRIA ETA EBOLUZIOA TALDE-LANA

LANAREN EGITURA:

- Drive-n egin, taldean konpartituta izateko eta bakoitzak bere etxetik lan egin ahal izateko.

-Gogoratu, lanak izan beharreko atalak:

1.AZALA: lanaren izenburua, argazkiren bat, eta egileen izenak

2.AURKIBIDEA

3.SARRERA. Lanaren nondik norakoak azalduko dituen sarrera txiki bat.

4.GALDEREN GARAPENA. Bertan, liburuko informazioarekin eta interneten laguntzaz osatu eskatzen diren galderen erantzunak. Bertan txertatu lagungarri izango diren argazki, grafiko zein mapak. Gogoratu argazki guztiak zenbakituta egon behar direla.

5.ONDORIOAK: lana egin ondoren, taldean ateratako ondorioak idatzi.

6.BIBLIOGRAFIA: bertan erabili dituzuen web orrialdeen helbideak zein liburuen erreferentziak idatzi behar dituzue.


LANA NOIZKO ETA NORA BIDALI

Epea: martxoak 7 (informatika gelan hainbat saio egingo ditugu, baina etxean ere aurreratu beharko duzue lana)

Nora bidali: ainurrat@educacion.navarra.es