viernes, 27 de noviembre de 2015

ZELULA-ANTOLAKETA.MOTAK

ZELULA-ANTOLAKETA

Izaki bizidunetan, zelula-antolaketa 2 motatakoa da:


  • Zelula prokariotoak: ez dute nukleorik, eta beraz, hauen material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago. Adib. bakterioek dituzte mota honetako zelulak.

  • Zelula eukariotoak: nukleoa eta hainbat zelula-organulu dituzte, material genetikoa nukleoan dago Adib. protozooek, algek, onddoek, landareek eta animaliek dituzte mota honetako zelulak.
Bideoa. Zelula prokarioto-eukarioto desberdintasunak


ZELULEN EGITURA

Zelula prokariotoen egitura:
  • Zelula-pareta: bilgarri zurruna eta sendoa, polisakaridoz eta proteinaz osatua. Forma ematen diote bakterioari.
  • Mintz-plasmatikoa: zelula-paretaren barrualdea estali eta substantziak sartzea eta irtetzea kontrolatzen du. Zenbait gunetan, barrurantz tolestu eta mesosomak eratzen ditu. Mesosometan, prozesu-metaboliko garrantzitsuak gertatzen dira, hala nola, arnasketa.
  • Bakterio-kromosoma: ADN molekula biribil batez osatuta dago eta zelularen informazio genetiko guztia biltzen du. Nukleoide deritzon gune batean dago eta ez dago mintzez inguraturik.
  • Erribosomak: proteinak sintetizatzen dituzten organulu txikiak dira.
  • Flageloak: zitoplasmaren luzapenak dira eta batetik bestera joateko erabiltzen ditu zelulak.
  • Finbriak: egitura laburrak dira, oso ugariak eta substratuan finkatzen dute bakterioa.



Zelula eukariotoen egitura:

  • Mintz plasmatikoa: zelula inguratu eta isolatzen duen geruza da, eta kanpoaldearekin substantzien trukea erregulatzen du.
  • Zelula-pareta: landare-zelulek soilik dute, mintz-plasmatikoa kanpotik inguratzen du. Honen funtzioa, zelula babestea eta haren forma erregularrari eustea da. Plasmodesmo izeneko kanal batzuk ditu, zelulak elkarrekin konektatzeko.
  • Nukleoa: material genetikoa du barruan eta bilgarri nuklear deritzon mintz bikoitz eta porotsu batek bereizten du zelularen gainerako osagaietatik. Mintz honen bidez, substantzien trukea ahalbidetzen da.
  • Zitoplasma:  mintz plasmatikoaren eta mintz nuklearraren arteko zatia da. Ingurune urtsu batez eta zitoeskeletoz osatuta dago. Zitoeskeletoa zuntz proteikoen sarea da eta zelularen zatiketan parte hartzen du.
  • Zentrosoma: animalia-zeluletan soilik. Nukleotik hurbileko eskualdea da eta zelula-zatiketan hartzen du parte. Bi zilindro txiki dituzte zentrosoman, zentriolo izenekoak.
  • Zelula-organuluak
         - Erretikulu endoplasmatikoa (EE): zelula lauz eta hodi tubularrez osatuta dago. Erribosomak baditu, erretikulu endoplasmatiko pikorduna esaten zaio eta honek proteinak sintetizatzen ditu. Erribosomarik ez badu, berriz, leuna esaten zaio, eta lipidoak sintetizatzen ditu.
         - Golgiren aparatua: elkarren gainean jarritako zisterna lauz osatuta dago. Zisterna horiek, EE-an sintetizatutako substantziak pilatu eta kanpora jariatzen dituzte, xixku txikien bidez.                              - Erribosomak: ARNz eta proteinaz osatutako partikula txikiak dira eta bertan proteinak sintetizatzen dira.
         - Mitokondrioak: forma esferiko edo luzanga eta mintz bikoitza dute. Bertan zelula-arnasketa gertatzen da, horrela zelulak energia lortuz.
         - Lisosomak: mintzez osatutako xixkuak dira, Golgiren aparatukoak. Digestio-entzimak dituzte, hidrolisi bidez molekula konplexuak beste molekula bakunagoetan eraldatzeko.
         - Bakuoloak: mintzez osatutako xixkuak dira eta zenbait produktu pilatzen dituzte, adibidez, ura, erreserba-substantziak eta pigmentuak. Landare-zeluletan bereziki handiak dira.
         - Kloroplastoak: landare-zelulek soilik dituzten organo obalatuak dira, bi mintzez inguratuta daude. Bertan fotosintesia egiten da.
Bideoa: zelula prokariotoak eta eukariotoak


ZELULA EUKARIOTO MOTAK eta DESBERDINTASUNAK

-Animlaia-zelulak: zentrosoma zentrioloekin, nukleoa erdian.

-Landare-zelulak: zelula-pareta (plasmodesmoak), bakuolo handiak eta kloroplastoak dituzte, nukleoa alde batean dago.

ANTOLAKETA MAILAK

ANTOLAKETA MAILAK

Materiak zenbait antoaketa-maila ditu. Maila bakoitza aurrekoa baino konplexuagoa da, egituraren eta funtzioaren aldetik.


martes, 24 de noviembre de 2015

TEORIA ZELULARRA

TEORIA ZELULARRA

Matthias Schleiden, 1838: landare guztiak zelulaz osatuta daude.

Friedrich Schwann, 1839: animalia guztiak zelulaz osatuta daude.


Teoria zelularraren 4 postulatuak:

- Zelula, izaki bizidunen egiturazko unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.

-Zelula, izaki bizidunen unitate funtzionala da. Zelulak, bizitzeko beharrezko prozesu metaboliko guztiak egiten ditu.

- Zelula oro, aurrez dagoen beste batetik sortzen da. Zelula guztiak, beste bat zatitzean sortzen dira.

- Zelula, izaki bizidun guztien unitate genetikoa da. Zelulak, herentziazko materiala dauka. Material horren bidez, zelula alaba guztiei transmititzen zaizkie zelula amaren ezaugarriak.

Teoria Zelularra Bideoak






viernes, 20 de noviembre de 2015

TALDE-LANAREN AURKIBIDEAREN EGITURA

AURKIBIDEAREN EGITURA

1.ATALA.LURRAREN ADINA.....................................................................................2.or

2.ATALA.GEOKRONOLOGIA ABSOLUTUA ETA ERLATIBOA................................3.or
. 3.ATALA.AKTUALISMOA LAN-METODOLOGIKO GISA........................................5.or


Oharra: azalari ez zaio zenbakirik jartzen.

TALDE-LANAREN KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK

GURE PLANETAKO HISTORIA TALDE-LANA, KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK:

1. Klaseko lana: denbora ongi aprobetxatu da edo ez

2.Lanaren egitura: orriak zenbakituak, argazkiak zenbakituak eta izenburuarekin, atal guztiak daude (azala, aurkibidea, atalak, bibliografia) txukuntasuna...

3.Atalen garapena: soilik liburuko informazioarekin egina, erabili dituzue web orri desberdinak, ez soilik wikipedia, eskatzen diren galdera guztiak erantzunda daude...

4.Ahozko aurkezpena: ongi prestatua dago aldez aurretik, dena irakurriz egin dute, ez dute jarrera egokia erakutsi aurkezpenean...

EPEAK:
-Idatzizko lana: azaroak 25
                            Nora bidali: ainurrat@educacion.navarra.es
-Ahozko lana: azaroak 27 egingo da gelan, behar bada azaroak 30eko klasea ere erabili beharko da.

miércoles, 4 de noviembre de 2015

3.UNITATEA. GURE PLANETAREN HISTORIA

3.UNITATEA. GURE PLANETAREN HISTORIA

TALDE-LANAREN EGITURA:

1.AZALA (Izenburua, argazkiren bat, taldekideen izenak)

2.AURKIBIDEA (Laneko atalen izenburuak eta orrialdeak)

3.ATALEN GARAPENA

4.BIBLIOGRAFIA (Erabilitako informazio-iturriak)

OHARRAK

-2.galdera izan ezik, gainerako guztiak liburuaren laguntzaz erantzun ditzakezue.

-Argazkiak, mapak, grafikak sartu behar dira lanean zehar, horretarako informatika gelara hainbatetan joango gara. Sartzen dituzuen argazki, grafika zein mapa guztiak zenbakituta joan behar dira eta azpititulu batekin.

Adib.
                                                             1.irudia. Etna sumendia erupzioan.